ZORNOTZA TRABAJA PARA PREVENIR LAS ADICCIONES

Amorebieta-Etxanoko Udalak adikzioei aurre hartzeko eta bizimodu osasungarria bultzatzeko lan egiten du

  • Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak Adikzioen Prebentziorako Zerbitzu bat martxan jarri du
  • Helburua herritarrak kontzientziatzea da adikzioak gutxitu eta bizimodu osasungarria bultzatuz

Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak Adikzioen Prebentziorako Zerbitzu bat martxan jarri du. Zerbitzu honen helburua herritarrak kontzientziatzea da adikzioak gutxitu ditzaten, esaterako tabakoa, alkohola, estupefazienteak edota sakelakoak gehiegi erabiltzea eta bizi kalitatea hobetzen duten bizimodu osasungarriak sustatu.

Horretarako Udalak prebentzio jarduerak antolatuko ditu eta herritarrei gonbita egingo die parte har dezaten. Era berean, adikzioei buruzko informazioa emango du, baita orientazioa eta aholkularitza ere. Akzioek familia, eskola eta komunitatea ardatz hartuko dituzte, hauek izaten baitira askotan adikzioen iturri.

Zerbitzu hau sortu da 2016 eta 2017. urteetan egindako Adikzioen Prebentziorako I. Tokiko Planetik ateratako ondorioetatik. Ikerketan Urritxe, Zornotzako Andra Mari, Karmengo Ama eta El Karmelo ikastetxeetako 11 eta 18 urte arteko 820 ikaslek parte hartu zuten. Hauetaz gain, ondokoek ere parte hartu zuten: udal ordezkariek, hezkuntzako ordezkariek, osasun arlokoek, elkarteetakoek, ordezkari politikoek, udaleko gizarte langileek, Ametxeko Gazteria Saileko langileek eta hainbat lokaletako gazteek.


El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano trabaja para prevenir las adicciones y fomentar estilos de vida saludables

  • El Área de Acción Social del Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano pone en marcha un Servicio de Prevención de Adicciones.
  • El objetivo es concienciar a la ciudadanía para reducir las adicciones y fomentar estilos de vida saludables.

El Área de Acción Social del Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano pone en marcha un Servicio de Prevención de Adicciones. El objetivo de este servicio es concienciar a los vecinos y vecinas del municipio para reducir las adicciones, como el tabaco, el alcohol, sustancias estupefacientes o el uso excesivo de dispositivos móviles, y fomentar estilos de vida saludables que mejoren su calidad de vida.

Para ello, el consistorio zornotzarra fomentará la participación del pueblo en actividades de prevención e informará, orientará y asesorará a toda la ciudadanía en materia de adicciones. Las acciones se centrarán en el ámbito familiar, escolar y comunitario, ya que son estos, en muchos casos, los orígenes de las adicciones.

La creación de este servicio surge de las conclusiones obtenidas del I Plan Local de Prevención de Adicciones realizado durante 2016 y 2017. En el estudio participaron 820 alumnos y alumnas de entre 11 y 18 años de los centros escolares Urritxe, Zornotzako Andra Mari, Karmengo Ama y el Carmelo. Además de diferentes representantes del ámbito municipal; representantes de la educación, de la salud, asociaciones, representantes políticos, trabajadores sociales del Ayuntamiento, personal de Ametx Gazteria y jóvenes de diferentes locales.