ZINTZILIK DECORANDO AMOREBIETA

UDAL_BERRIA foto

Amorebieta-Etxanoko hiru artista ezagunek egindako hiru Zintzilik ikusi ahal izango dira ostegunetik aurrera

  • Koralak eta Amorebieta-Etxanoko Udaleko Kultura Sailak Enrike Renteria pintura lehiaketako Zintzilik modalitatea gogoratu nahi dute.
  • Iñaki Olabarri, Mikel Berrojalbiz eta Rosalinda Incardonaren lanak udaletxeko eta Zelaieta Zentroko fatxadan ikusi ahal izango dira.

 

Koralak, Amorebieta-Etxanoko Udaleko Kultura Sailaren laguntzarekin, Enrike Renteria pintura lehiaketako Zintzilik modalitatea gogoratu nahi du, hiru artista zornotzarren lanekin. Lan hauek udaletxeko fatxadan eta Zelaieta Zentroan ikusgai egongo dira datorren ostegunetik, uztailaren 9tik, aurrera.

COVID-19ak eragindako egoerak Amorebieta-Etxanoko kultur proiektu asko atzeratu edo bertan behera uztea ekarri du.  Enrike Renteria pintura lehiaketa ez da salbuespena izan, eta osasunaren ikuspuntutik zuhurtziaz jokatzeagatik, normalean egin ohi den bezala ez egitea erabaki da.

Hala ere, Koralak eta Amorebieta-Etxanoko Udaleko Kultura Sailak, kulturaren garrantzia edo kasu honetan arte plastikoena, azpimarratu beharra ikusi dute, baita egungo egoeran ere. Egoera honetan, herrian bizi diren hiru artistari Enrike Renteria lehiaketaren garrantzia gogoratzeko hiru artelan sortzeko erronka aurkeztu zitzaien.

Erronka onartu eta Zintzilik-Enrike Renteria 2020 programak hiru sorkuntza lan berri izango ditu. Iñaki Olabarri eta Mikel Berrojalbizek 2×3 metroko lan bi egingo dituzte, eta lan hauek Zelaieta Zetroko fatxadan ikusgai egongo dira uztailaren 9tik aurrera. Bestalde, Rosalinda Incardonak Amorebieta-Etxanoko udaletxean zintzilikatuko du bere lana.

Salbuespenez, hiru adierazpen artistiko hauen sorkuntza lana dokumentatu egin da, Koralak uste baita egungo egoerak merezi duela pandemia honetan egindako sorkuntza lana erakusten duten adierazpen grafiko bat izatea, eta hori herritarrei helaraztea. Zornotza Aretoko webgunean (mediatekan) egongo den bideo batean ikusi ahal izango da sorkuntza lana, uztailaren 12tik aurrera: https://sarrerakzornotzaaretoa.com/mediateka/

 


 

Tres Zintzilik de reconocidos artistas zornotzarras decorarán Amorebieta-Etxano a partir del jueves

  • La SACZ y el área de Cultura del Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano recuperan el espíritu del certamen de pintura Zintzilik-Enrike Renteria.
  • Las obras de Iñaki Olabarri, Mikel Berrojalbiz y Rosalinda Incardona decorarán las fachadas del Ayuntamiento y del Centro Zelaieta.

 

La Sociedad Artístico Cultural Zornoza, con la colaboración del área de Cultura del Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano, recupera este mes el espíritu del certamen de pintura Zintzilik-Enrike Renteria a través de las obras de tres artistas zornotzarras que decorarán las fachadas del Ayuntamiento y el Centro Zelaieta a partir del próximo jueves, 9 de julio.

La situación que ha generado el COVID-19 ha obligado a posponer e, incluso, suspender, muchos proyectos culturales de Amorebieta-Etxano. El certamen de pintura Enrike Renteria no ha sido una excepción y por motivos de prudencia sanitaria, se ha decidido no celebrarlo en su formato original.

No obstante, la Sociedad Artístico Cultural Zornoza y el área de Cultura del Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano han considerado oportuno mostrar de manera única la importancia que la cultura, en este caso las artes plásticas, atesoran también en situaciones como la actual. En esta coyuntura, se propuso a tres artistas residentes en el municipio el reto de crear obras de arte que recordaran la importancia del certamen Enrike Renteria en una situación tan compleja.

Aceptado el reto, el programa Zintzilik-Enrike Renteria 2020 contará con tres creaciones únicas. Iñaki Olabarri y Mikel Berrojalbiz realizarán dos obras de dimensiones especiales de 2×3 metros que serán expuestas a partir del 9 de julio en la fachada del Centro Zelaieta. Por su parte, Rosalinda Incardona expondrá su obra en la plaza del Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano.

De manera excepcional, el proceso de creación de las tres expresiones artísticas ha sido documentado, ya que la Sociedad ha considerado que la actual situación merecía disponer de una manifestación gráfica que mostrara el trabajo creativo durante esta pandemia y que se pudiera hacer llegar a la ciudadanía. El proceso será mostrado a partir del 12 de julio en forma de vídeo en la web de Zornotza Aretoa, en el apartado mediateka: https://sarrerakzornotzaaretoa.com/mediateka/

www.amorebieta-etxano.eus