TXISTU EGUNA 2015

IMG 0498 300x208 TXISTU EGUNA 2015

AMOREBIETA-ETXANO

2015EKO IRAILAK 26

Udazken Txistu Taldeak aurten ere Txistu Eguna antolatu du. Ospakizuna  irailaren 26an arratsaldean izan zan, eta  XV. edizioa bete zan jadanik.

Udazken Txistu Taldeak, txistuaren zabalkundearen alde lan egiten du. Txistua gure herri folklorearen elementu garrantzitsu bat dugu eta bera zabaltzea eta gure herriko bizitzan uztartzea nahi dugu. Horretarako, urteko igande guztietan, abuztuan izan ezik, kalejira jotzen dugu  eta era berean, Amorebieta-Etxanoko auzoetako jaietara ere joaten gara.

Horrez gain, urtero Karmengo Jaietan Txistularien Kontzertu Nagusia antolatzen dugu, eta bertan txistulariez gain, metalek, abesbatzak, dantzariek eta kantariek parte hartzen dute.

Txistu Egunaren helburua gure herritik zehar txistu talde ezberdinak egun berean entzuteko aukera eskeintzea da. Gure herritarrei txistu soinuaz gozatzeko aukera eder bat ematea.

Horregatik irailaren 26an 6 txistu bandek parte hartu zuten Txistu Egunean. Honexek izan ziren:

  • Eibarko Usartza Txistu Taldea
  • Iruñako Bizarzuri Txistulari Taldea
  • Gasteizko Adurtza Txistu Taldea
  • Bermeoko Kankinkabara Taldea
  • Durangoko Jaizale Txistu Taldea
  • Amorebieta-Etxanoko Udazken Txistu Taldea

Egitaraua hauxe izan zen:

17h 30.- Txistu talde bakoitza herriko alderdi ezberdinetatik kalejira : herri erdia, Ogenbarrena, Gane, Ixer, Vivendas de Vizcaya, Zubibitarte eta Andrandi.

19h. Talde guztien kalejira herritik zehar: Udaletxea, Luis Urrengoetxea, Euskal Herria plaza (txistu saioa), Bide baltza, Gregorio Mendibil, Gernika plaza (txistu saioa), Gudari (txistu saioa), ogenbarrena (txistu saioa),  Txiki eta Otaegi, Harrison parkea (txistu saioa).

Azkenik Txistu Eguna antolatzeko  gure laguntzaileak diren Ametx, euskera, kultura eta kirolarako Herri Erakundea eta Harrison Hotelari gure eskerrik beroenak.