TRIATLOIAREN GALAK 2015eko TXAPELDUNAK SARITUKO DITU – IRUNEN DATORREN IGANDEA URTARRILAK 31an OSPATUKO DA

Igande honetan, urtarrilak 31, arratsaldeko ordubateaan hasita, Irungo Atalaia Hotelean, 2015eko Euskal Herriko Triatloiaren Gala ospatuko da, triatleta esanguretsuenak, autoritateak, klubak, zuzendariak eta oro har, zaleak bertan bilduko direlarik.

Festa honetan, triatloi eta duatloi zirkuitoetan garaipena lortu dutenen sari banaketa ospatuko  da.

Kirolariak saritzeaz gain, denboraldian zehar izan diren proba desberdinak antolatu dituzten taldeei ere esker ona azalduko zaie, antolatzaile hauen presentzia izango delarik. Beraiekin batera, probintzia desberdinetako federazio probintzialen eta beste erakundeetako agintarien presentzia espero da.

SAILKAPEN OROKORRA: www.triatloi.org

BERTARA INGURATU NAHI DUZUEN KOMUNIKABIDEAK etf@triatloi.org HELBIDEAN KONFIRMATU ASISTENTZIA. ZUEN ZAI GERATZEN GARA.

Twitter: #TriGala15

JON ALEGRIA