SUSPENSIÓN DE TODAS LAS FIESTAS

UDAL_BERRIA foto

Amorebieta-Etxanoko Udalak jai guztiak bertan behera uztea erabaki du

  • Erabakia alderdi politiko guztiek babestu dute, segurtasun eta osasun publikoari lehentasuna emanez, eta herritarrekiko erantzukizunez jokatuz.
  • Udalak ahal duen guztia egingo du neurri honek eragingo dien profesionalek izango dituzten galerak konpentsatzeko, eta jaietako ekintzak antolatzen dituzten elkarteekin lankidetzan aritzeko.

Amorebieta-Etxanoko Udalak jaiak bertan behera uztea erabaki du. Horien artean daude San Juan suak, auzoetako jaiak, Karmengo jaiak eta Santanatxu. Egungo egoeraren ondorioz, eta hauetan jendetza pilatzen delako, ezinezkoa da osasun eta segurtasun publikoko berme guztiekin egitea.

Erabakia aho batez hartu da, Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztien babesarekin, eta herritarrekiko erantzukizunez jokatuz.

Andoni Agirrebeitiak, Amorebieta-Etxanoko alkateak, adierazi du erabaki zaila dela eta azken ordura arte erabakia hartzeko zain egon direla, gauzak nola doazen ikusi arte: «Badakigu neurri gogorra dela eta onartzeko zaila, baina egoerari aurre egiteko behar dugun erabakia da, eta zornotzar guztien eta udako jaiez gozatzera gure herrira etortzen diren asko eta askoren osasunari lehentasuna ematen dion erabakia da.»

Horrela, Amorebieta-Etxanoko Udalak egungo osasun eta ekonomia larrialdiari lehentasun osoa ematen dio, baina aldi berean ahal duen guztia egingo du neurri honek eragingo dien profesionalek izango dituzten galerak konpentsatzeko. Halaber, Udala jaiak antolatzen dituzten elkarte guztiekin harremanetan jarriko da, bestelako aukera batzuk eman ahal izateko, eta beraien jardunarekin jarraituko dutela bermatzeko.

Aipatu diren elkarte eta profesional batzuek, Amorebieta-Etxanoko beste kolektibo batzuekin batera, uztailaren 15etik 27ra antolatuko den online programazioan parte hartuko dute, herriko jaiak aitzakia hartuta. Gainera, herritarrei dei egiten zaie jaietako zapiak dituztenek jar ditzaten beraien balkoi eta leihoetan, modu sinbolikoan.


El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano acuerda la suspensión de todas las fiestas

  • La decisión ha sido respaldada por todos los grupos políticos, priorizando la seguridad y salud públicas, en un ejercicio de responsabilidad hacia la ciudadanía zornotzarra.
  • El Ayuntamiento hará todo lo posible por compensar las pérdidas de las y los profesionales a los que la medida afecte y por colaborar con las asociaciones organizadoras de actos festivos afectadas.

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ha acordado la suspensión de las celebraciones de fiestas, incluyendo las de la fogata de San Juan, las de los barrios, así como las de los Cármenes y Santanatxu. Como consecuencia de las circunstancias actuales y debido a los actos multitudinarios que las componen, no es posible su celebración con total garantía de salud y seguridad públicas.

La decisión ha sido tomada por unanimidad, con el respaldo de todos los grupos políticos representados en el Ayuntamiento, en un ejercicio de responsabilidad hacia el conjunto de la ciudadanía zornotzarra.

El Alcalde de Amorebieta-Etxano, Andoni Agirrebeitia, ha señalado que se trata de una difícil decisión cuya adopción se ha alargado hasta última hora a la espera de ver cómo se desarrollaban los acontecimientos: “Somos conscientes de que es una medida drástica y difícil de asimilar; pero también es una decisión a la altura de las circunstancias, que vuelve a poner en primera línea la salud de todas las y los zornotzarras y de las muchísimas personas que cada año se acercan a nuestro municipio a disfrutar de las festividades de verano”.

De esta manera, el Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano continúa dando prioridad absoluta a la atención de la actual emergencia sanitaria y económica, al tiempo que hará todo lo posible por compensar las pérdidas de las y los profesionales a los que la medida afecte. Asimismo, el Consistorio contactará también con todas las asociaciones que participan en la organización de estos actos festivos, para poder plantear alternativas y asegurar la continuidad de la labor de cada una de ellas.

Algunas de esas asociaciones y profesionales participarán junto a diversos colectivos de Amorebieta-Etxano en la programación online que recuperará el espíritu de las fiestas del 15 al 27 de julio. Además, se hace un llamamiento a la ciudadanía para que las personas que dispongan de pañuelos de fiestas, los instalen durante esos días en sus balcones y ventanas de manera simbólica.

 

www.amorebieta.eus