REURBANIZACIÓN DE LA CALLE IXER

Captura de pantalla 2020-06-09 a las 13.05.35

Amorebieta-Etxanoko Udalak Ixer kalea berrurbanizatzeko lanak hasi ditu

 

  • Helburua da oinezkoei lehentasuna ematea, espaloiak zabaltzea, oztopo arkitektonikoak kentzea, berdeguneak sortzea eta hiri-elementuak hobetzea.
  • Jarduketa integrala da, eta hornidura-, saneamendu-, elektrizitate- eta argiztapen-sare guztiak berritzea barne hartzen du.
  • Lanek 1.300.000 euro baino gehiagoko aurrekontua dute eta zazpi hilabete inguruko iraupena.

Amorebieta-Etxanoko Udalak Ixer kalea berrurbanizatzeko lanak hasi ditu. Proiektu estrategiko horren ondorioz, ingurua osorik berrituko da, bai kanpotik, bai barrutik. Helburua oinezkoei leku gehiago ematea, oztopo arkitektonikoak kentzea, berdeguneak sortzea eta hiri-elementuak hobetzea da, hornikuntza, saneamendu, elektrizitate eta argiztapen sare guztiak berritzea barne.

Honako lan hauek egingo dira: landaredi- eta zuhaitz-elementuak sartzea, espaloiak zabaltzea eta zintarriak eta sestrak birmoldatzea, desgaitasuna duten pertsonen beharretara egokitzeko. Gainera, oinezkoentzako pasabideak birkokatuko dira, ibilbide naturalak eta Gabriel Aresti parkearekiko lotura indartuz, eta argi berriak jarriko dira udalerriko bizilagunei argitasun eta segurtasun handiagoa emateko.

Era berean, udalak 30 aparkaleku berri gehituko ditu gutxi gorabehera, eta zirkulazioaren noranzkoa aldatuko du San Pedro eta Ixer kaleen arteko zatian eta Ixer kaleko barruko bidean, inguruko ibilgailuen zirkulazioa hobetuz eta gidariei ikuspen handiagoa emanez. Aldi berean, saneamendu-, hornidura- eta elektrizitate-sare guztiak berrituko dira, eta edukiontziak berrantolatuko dira.

Jarduerak 6.300 m2-ko azalera eta 1.300.000 eurotik gorako aurrekontua izango du, eta zazpi hilabete inguruko iraupena izango du.


 

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano inicia las obras de reurbanización de la calle Ixer

 

  • El objetivo es priorizar a las y los peatones, ampliar aceras, eliminar barreras arquitectónicas, crear zonas verdes y mejorar los elementos urbanos.
  • Se trata de una actuación integral que incluye la renovación de todas las redes de abastecimiento, saneamiento, electricidad e iluminación.
  • Las obras cuentan con un presupuesto de más de 1.300.000 euros y una duración aproximada de siete meses.

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano inicia las obras de reurbanización de la calle Ixer, un proyecto estratégico que se traducirá en la renovación integral de la zona, tanto a nivel externo como interno. El objetivo es dar más espacio a las y los peatones, eliminar barreras arquitectónicas, crear zonas verdes y mejorar los elementos urbanos, incluyendo la renovación de todas las redes de abastecimiento, saneamiento, electricidad e iluminación.

Los trabajos consistirán en la introducción de elementos de vegetación y arbolado, así como en el ensanchamiento de las aceras y la reconfiguración de bordillos y rasantes, para adaptarse a las necesidades de las personas con discapacidad. Además, se reubicarán los pasos de peatones potenciando los recorridos naturales y la conexión con el parque Gabriel Aresti y se instalarán nuevas luminarias que aporten más luminosidad y seguridad a las vecinas y vecinos del municipio.

Asimismo, el Consistorio zornotzarra incorporará en torno a 30 nuevas plazas de aparcamiento y cambiará el sentido de circulación en el tramo comprendido entre la calle San Pedro e Ixer y en el vial interior de Ixer, mejorando el tráfico rodado en la zona y aportando mayor visibilidad para las y los conductores. Paralelamente, se renovarán también todas las redes de saneamiento, abastecimiento y electricidad; y se reordenarán los contenedores.

La actuación comprende una superficie de 6.300 m2y un presupuesto de más de 1.300.000 euros con una duración aproximada de siete meses.