RENOVACIÓN DE LA RED DE AGUA EN SAN JUAN DE ERGOIEN

SanJuanErgoien

Amorebieta-Etxanoko Udalak Ergoiengo San Juanen ur hornidura sarea berritzeko lanak hasi ditu

  • Depositu handiago eta eraginkorrago bat jarriko da, eta banaketa sarea aldatuko da, baita hoditeria, kutxatilak, bentosak, hustubideak, … .
  • 000 euroko inbertsio bat egingo da eta hiru hilabeteren buruan lanak amaituta egotea aurreikusten da.

 

Amorebieta-Etxanoko Udalak Ergoiengo San Juan auzoko ur hornidura berritzeko lanak hasi ditu.

Gaur egungo ur hornidurarako auzoan dagoen lurpeko depositu zaharra erabiltzen da eta honek kloraziorako  eskuzko sistema bat dauka.Banaketa kutxatila deposituarekin lotzen duen hodi bat dago, banaketa sarearen bidez, inguruko etxebizitzak hornitzeko, eta baita San Juango ermita eta inguruko iturri bat ere.

Lan hauei esker, edukiera handiagoa eta efizientzia gehiago duen depositu bat jarriko da, eta egun dagoen sarera lotuko da.Gainera, banaketa sarearen zati handi bat berrituko da, hoditeria, kutxatilak, bentosak, hustubideak eta sistemaren funtzionamendu egokirako beharrezko elementu guztiak.

Depositu berria sarera bi puntutan lotuko da, bat betetzeko eta bestea auzoko hornidurarako.Depositu berri honen hornidura elektrikoa eguzki-xaflen bidez egingo da. Baso bi izango ditu, eta horrek hobetu egingo du irteerako uraren uhertasuna. Kloraziorako sistema automatiko bat ere izango du, eta San Juango ur araztegiarekin komunikatzeko sistema bat, deposituaren parametroak une oro kontrolatu ahal izateko.

130.000 euroko inbertsio bat egingo da eta hiru hilabeteren buruan lanak amaituta egotea aurreikusten da.


El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano inicia las obras para renovar la red de abastecimiento de agua en San Juan de Ergoien

  • Se instalará un depósito de mayor tamaño y eficiencia, y se cambiará la red de distribución, incluyendo tuberías, arquetas, ventosas, desagües, etc.
  • Los trabajos cuentan con una inversión de 130.000 euros y se prevé su finalización en el plazo aproximado de tres meses.

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano inicia las obras para la renovación del abastecimiento de agua en el barrio de San Juan de Ergoien.

Actualmente, se abastece de agua a través del depósito antiguo enterrado ubicado en el barrio, que dispone de un sistema manual de cloración. Existe una tubería que conecta la arqueta de reparto con el depósito, para abastecer, a través de la red de distribución, a las viviendas del entorno, así como a la ermita de San Juan y a una fuente cercana.

A través de esta actuación, se instalará un depósito de mayor capacidad y eficiencia, que se conectará a la red existente. Además, se renovará gran parte de la red de distribución, incluyendo tuberías, arquetas, ventosas, desagües y todos los elementos necesarios para el correcto funcionamiento del sistema.

El nuevo depósito se conectará a la red en dos puntos, uno para el llenado y otro para el suministro al barrio. Este nuevo depósito, cuyo suministro eléctrico se realizará mediante placas solares, dispondrá de dos vasos, lo que mejorará la turbidez a la salida, así como un sistema automático de cloración, y un sistema de comunicación con la ETAP de San Juan, con objeto de controlar los parámetros del depósito en tiempo real.

Los trabajos cuentan con una inversión de 130.000 euros y se prevé su finalización en el plazo aproximado de tres meses.