PISCINAS DE GANE ABIERTAS DESDE EL1 DE JULIO

AmorebietaEtxanoGANE

Zornotzarrek Ganeko igerilekuetara joateko aukera izango dute uztailaren 1etik aurrera

  • Ordutegia astelehenetik ostiralera hau izango da: 10:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 21:00etara. Larunbat, igande eta jaiegunetan ordubete arinago itxiko da.
  • Erabiltzaileek, bakoitzak bere musukoa erabili beharko du, eta desinfektatzeko gela egongo da instalazioetan. Halaber, segurtasun distantzia gorde beharko da une oro.
  • Aforoa kontrolatzeko pertsonak kontatzeko sistema bat egongo da, eta instalazioen eguneroko desinfekzioa areagotu egingo da.

 

Amorebieta-Etxanoko Udalak Ganeko igerileku irekiak zabalduko ditu uztailaren 1ean, asteazkena. Segurtasun neurri zorrotzekin egingo du erabiltzaile guztien osasuna bermatzeko.

Instalazioek ordutegi berria izango dute, eta bi txanda egongo dira. Astelehenetik ostiralera, goizeko txanda 10:00etatik 15:00etara izango da, eta arratsaldeko txanda 16:00etatik 21:00etara.Larunbat, igande eta jaiegunetan ordubete arinago itxiko da, 20:00etan.

Gainera, igeri egiteko ordu tarte batzuk ere egongo dira: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 11:00etara eta 20:00etatik 21:00etara, eta asteburuetan goizeko lehen orduan.Kale bi edo hiru gordeko dira horretarako, une horretan dagoen aforoaren arabera.

Neurri soziosanitarioei dagokienez, ireki aurretik Udalak instalazioak goitik behera desinfektatuko ditu, eta denboraldi guztian eguneroko garbiketa eta desinfekzioa areagotu egingo da.  Bestalde, erabiltzaileek bakoitzak bere musukoa ekarri beharko dute, eta desinfektatzeko gela bertan egongo da.

Gainera, instalazioetara sartzeko gaur egun dauden tornuak kendu egingo dira.Haien ordez, sartzeko eta irteteko noranzkoak, lurrean jarriko diren seinaleen bidez adieraziko dira, eta manpara bat jarriko da bereizteko.Helburua ukipen elementuak ekiditea da, eta segurtasun distantzia gorde ahal izatea erraztea, baldintza hau nahitaezkoa baita une oro, eta bete ahal izateko seinaleak jarrita egongo dira lurrean.

Aforoa osasun arauek ezarritakora mugatuko da, eta instalazioetara zein igerileku barrura sartzen den jende kopurua zenbatzeko sistema batekin kontrolatuko da.Libre dauden plazak zenbat diren edozein momentutan jakin ahal izango da, horretarako jarri den sistema informatikoari esker. Informazio hori edozeinek ikusi ahal izango du udalaren web orrian (www.amorebieta-etxano.eus), eta 94 6850914 telefonoan edo aurrez aurre ere kontsultatu daiteke.

Aldagela eta dutxen erabilerari dagokionez, indarrean dagoen osasun araudiak ezarritakoa bete beharko da aforoari eta erabilera eta garbiketa baldintzei dagokienez.

Eguzkia berdegunean bakarrik hartu ahal izango da, eta pilotalekua eta tenis pista zarratuta egongo dira, baita aldageletako terrazak ere.Halaber, taldeen arteko distantzia gorde beharko da eta objektu pertsonal guztiak segurtasun perimetroaren barruan egon beharko dira, gainontzeko erabiltzaileekin kontaktua ekidinez.

Denboraldia irailaren 15era arte luzatuko da, betiere osasun eta segurtasun berme guztiekin erabiltzeko aukera ematen badute inguruabarrek, bai langileentzat eta baita erabiltzaileentzat ere.  Helburu honekin Amorebieta-Etxanoko Udalak dei egiten du ezarritako neurriak bete eta instalazioak modu arduratsuan erabiltzeko.

 

Las y los zornotzarras podrán disfrutar de las piscinas de Gane a partir del 1 de julio

  • El horario será de lunes a viernes de 10:00 a 15:00 y de 16:00 a 21:00. Los sábados, domingos y festivos cerrarán una hora antes.
  • Las personas usuarias deberán hacer uso de mascarilla propia y del gel desinfectante que habrá en las instalaciones, así como mantener la distancia de seguridad en todo momento.
  • El aforo se controlará mediante un sistema de conteo de personas y se intensificará la desinfección diaria de las instalaciones.

 

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano abrirá las piscinas descubiertas de Gane el miércoles, 1 de julio. Lo hará con estrictas medidas de seguridad para garantizar la salud de todas las personas usuarias.

Las instalaciones contarán con un nuevo horario de apertura, en el que se han estipulado dos turnos. De lunes a viernes, el turno de mañana será de 10:00 horas a 15:00 horas y el turno de tarde de 16:00 horas a 21:00 horas. Los sábados, domingos y festivos cerrarán una hora antes, a las 20:00 horas.

Además, dentro de las piscinas, también habrá horario para la práctica de natación: de lunes a viernes de 10:00 horas a 11:00 horas y de 20:00 horas a 21:00 horas, y los fines de semana a primera hora de la mañana. Se habilitarán entre dos y tres calles, en función del aforo que haya en cada momento.

En cuanto a las medidas socio-sanitarias, los días previos a la apertura el Ayuntamiento procederá a la desinfección exhaustiva de las instalaciones, cuya limpieza y desinfección diaria de intensificará durante toda la temporada. Por su parte, las personas usuarias deberán acceder haciendo uso de mascarilla propia, así como del gel desinfectante que se pondrá a su disposición.

Además, se eliminarán los tornos de acceso a las instalaciones. En su lugar, los sentidos de entrada y de salida se indicarán mediante señalética en el suelo y se separarán por una mampara. El objetivo es evitar elementos de contacto y facilitar el mantenimiento de la distancia de seguridad, requisito imprescindible en todo momento para cuyo cumplimiento también habrá señalética específica en el suelo.

El aforo se limitará según lo establecido por la norma sanitaria y se controlará a través de un sistema de conteo de personas que acceden tanto a las instalaciones como al interior de la piscina. El número de plazas libres en cada momento será difundido mediante sistema informático habilitado al efecto, que podrá ser consultado por cualquier persona interesada en la página web del ayuntamiento www.amorebieta-etxano.eusen el teléfono 946850914 o de manera presencial.

Para la utilización de los vestuarios y duchas se contemplará lo establecido en la normativa sanitaria en vigor en lo referente a su aforo y condiciones de uso y limpieza.

El área destinada a tomar el sol se limitará al espacio verde, precintando las zonas de frontón y pista de tenis, así como las terrazas de vestuarios. Asimismo, se mantendrá la distancia entre grupos y todos los objetos personales deberán permanecer dentro del perímetro de seguridad, evitando contacto con el resto de las personas usuarias.

La temporada se prolongará hasta el 15 de septiembre, siempre que las circunstancias permitan poder continuar disfrutando de las piscinas con total garantía de salud y seguridad tanto para las personas trabajadoras como usuarias. Con este objetivo, el Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano hace un llamamiento a respetar las medidas establecidas y a hacer un uso responsable de las instalaciones.