LA BIBLIOTECA REABRE SUS PUERTAS

355336128318154098341957339269n-600x365

Amorebieta-Etxanoko udal liburutegiak aurrez aurreko zerbitzua eskainiko du berriro, osasun segurtasuna lehentasuna izanik

 

  • Ordutegia murriztua izango da, eta liburuak mailegatu eta itzultzeko zerbitzua bakarrik eskainiko da.Zentrora maskararekin sartu beharko da eta bi metroko segurtasun distantzia gorde beharko da.
  • Mailegua telematikoki eskatuko da eta mailegatutakoa zentroko harreran jasoko da, liburutegira sartu beharrik dabe.
  • Eraikinaren sarreran orga bi egongo dira liburuak itzultzeko, eta itzulitako liburuak 15 egunean koarentenan egongo dira.

Amorebieta-Etxanoko Udalak ekin dio berriro aurrez aurreko zerbitzuari.Erabiltzaile eta langileen osasun segurtasunak lehentasun osoa du Udalarentzat. Horregatik, liburutegia ireki arren, babes neurriekin eta zerbitzu mugatuekin irekiko da: liburuak mailegatzeko eta itzultzeko zerbitzua bakarrik eskainiko da.

Gainera, jendaurreko ordutegia murriztua izango da. Astelehenetik ostiralera 09:30etik 13:30era eta astean arratsalde bitan, astelehenetan eta asteazkenetan, 17:00etatik 19:00etara.

Eraikineko harrerara doazenek banan-banan egin beharko dute, eta bi metroko segurtasun tartea gorde beharko da (jarri diren seinaleak errespetatu beharko dira).Maskara erabiltzea beharrezkoa izango da, baita zentroko harrerako atean dagoen gel desinfektantea erabiltzea ere.

Jendetza ekiditeko, liburu eta bestelako materialen mailegua, esaterako DVD edo CDak, aldez aurretik eskatu beharko da 946300626 telefono zenbakira deituz, mezu elektroniko bat bidaliz liburutegia@amorebieta.eushelbidera edo OPAC online katalogoaren bidez.  Eskaria egin eta biharamunetik Zelaieta Zentroko harreran jaso ahal izango da, eta ez da liburutegira joan beharrik egongo.

Itzulketari dagokionez, material guztia eraikinaren sarreran egongo diren bi orgatan utzi beharko da.Gainera, liburutegiak 15 egunez koarentenan utziko ditu itzulitako artikulu guztiak, berriro ere herritarrek mailegatu ahal izateko.

Konfinamenduko aste hauetan, Amorebieta-Etxanoko udal liburutegia erreferentziazko zentro birtuala bihurtu da, zerbitzu eta jarduera guztiak online eskainiz.Gaurtik aurrera, normaltasunera itzultzen hasiko da apurka-apurka, zornotzarrentzako osasun eta segurtasun berme guztiekin.


La biblioteca municipal de Amorebieta-Etxano recupera el servicio presencial con la seguridad sanitaria como prioridad

  • El horario será reducido y ofrecerá exclusivamente el servicio de préstamo y devolución de libros. El acceso al centro se realizará con mascarilla y manteniendo los dos metros de distancia de seguridad.
  • El préstamo se realizará bajo petición telemática y la recogida se hará en la entrada del centro, sin necesidad de acceder a la biblioteca.
  • La devolución se efectuará en los dos carros habilitados al efecto en la entrada del edificio y los libros devueltos pasarán un periodo de cuarentena de 15 días. 

La biblioteca municipal de Amorebieta-Etxano vuelve a ofrecer el servicio presencial. La seguridad sanitaria de todas las personas usuarias y trabajadoras es la máxima prioridad del Ayuntamiento, por lo que la reapertura se realizará con estrictas medidas de protección y servicios limitados: se ofrecerá exclusivamente el servicio de préstamo y devolución de libros.

Además, el horario de atención al público será reducido, de lunes a viernes de 09:30 a 13:30 horas; con dos tardes a la semana, los lunes y miércoles de 17:00 a 19:00 horas.

Las personas que accedan al mostrador del edificio, deberán hacerlo siempre de una en una y manteniendo los dos metros de distancia de seguridad, para lo que se observarán las señales instaladas. Será obligatorio el uso de mascarilla, así como del gel desinfectante disponible en la puerta de entrada del centro.

A fin de evitar aglomeraciones, se recomienda que el préstamo de libros y otros materiales como revistas, DVD o CD se haga bajo petición, llamando al946300626, enviando un email a liburutegia@amorebieta.eus  oa través del OPAC (catálogo en línea). La recogida se hará en la entrada del Centro Zelaieta al día siguiente de realizar la solicitud, sin necesidad de acceder a la biblioteca.

En cuanto a la devolución, todo el material deberá depositarse en los dos carros habilitados al efecto en la entrada del edificio. Además, la biblioteca dejará en cuarentena durante 15 días todos los artículos devueltos, antes de ponerlos nuevamente a disposición del público para su préstamo.

En estas semanas de confinamiento y desescalada, la biblioteca municipal de Amorebieta-Etxano se ha convertido en un centro virtual de referencia, ofreciendo todos sus servicios y actividades online. A partir de hoy, comienza a recuperar la normalidad con todas las garantías de salud y seguridad para las y los zornotzarras.