FIESTAS PATRONALES ONLINE EN AMOREBIETA

ZORHONTZA irudia

Amorebieta-Etxanok herriko jaiak gogoan izango ditu online programazio batekin

  • Osasun egoeraren ondorioz, jaiak bertan behera gelditu behar izan dira, baina Udalak ez du aukera hau galdu nahi izan, eta herritarrentzat hain garrantzitsuak diren ospakizun hauei omenaldi bat egin nahi izan die.
  • Udalak online eskainiko diren kultur ekitaldien programa bat prestatu du, eta horien artean egongo da Markeliñeren azken ikuskizunaren estreinaldia.
  • Programazioan ondokoak aurki ditzakegu: pertsonaiaren aurkezpena (Zor hontza) eta jaietako abestia, Mikel Urdangarin, Onintze, Mikel Inunziaga, Eider Etxeandia eta Soraia Agirregoikoaren eskutik.  
  • Zelaieta parkean jaietako antzinako argazkien erakusketa bat egongo da (40ko hamarkadatik aurrera).

 

Amorebieta-Etxanoko Udalak bertan behera utzi behar izan ditu jaiak erantzukizunagatik. COVID-19aren ondorioz, Udalak zuhurtziari lehentasuna eman dio, eta kutsatzeak ekar ditzakeen fokuak sortzeko arrisku oro ekidin nahi du. Udalak zornotzarren osasunari lehentasuna eman nahi die. Horregatik, herritarrei erantzukizunez jokatzeko eskatzen die, denon onerako.

Udalak online programa bat prestatu du jaiei eta herritar guztiei omenaldi bat egiteko. Herriarentzat eta herritarrekin egindako programa bat izango da.

Udalak Zor Hontza ere aurkeztuko du, pertsonaia berria, eta herriko jaietako abesti berria. Abestiari Mikel Urdangarin, Onintze, Mikel Inunziaga, Eider Etxeandia eta Soraia Agirregoikoak jartzen diote ahotsa, eta online kontzertu bat eskainiko dute abestia ezagutaratzeko (Udalaren webgunetik ere jaitsi ahal izango da).

Udalak jaietako pertsonaia berriari buruzko informazioa banatuko du etxez etxe, eta baita abestiaren letra ere, datorren urteko jaietarako denek letra ondo jakin dezaten.

Gainera, Udalak erakusketa bat antolatu du 40ko hamarkadatik aurrerako antzinako jaietako argazkiekin: antzinako banda, kuadrillak, programa zaharrak, lehiaketak, etab.  Erakusketa hau Zelaieta parkean ikusi ahal izango da.

Online programazioa ondoko hau da:

  • Uztailak 15

20:00 OMENALDIA

Pandemian lehen lerroan lanean egon diren Amorebieta-Etxanoko herritarrei omenaldi bat egiteko bideoa. Etxealdian hain garrantzitsuak izan diren behar-beharrezko taldeei begira egin da. Batzuk bideo honetan agertzen dira, eta bideoarekin pregoia ordezkatu nahi da.

20:15 TXITULARIAK ETA ERRALDOIAK

Txistulariek eta erraldoiek urtero herriko kaleetan zehar egiten duten desfilearen ordez, txistulariek abesti batzuk eskainiko dizkigute, eta erraldoiak ere ikusi ahal izango ditugu birtualki baino ez bada ere.

22:00 MARKELIÑE “PSIKE

Markeliñe antzerki taldearen lan berriaren estreinaldia eskainiko da online. Ohikoa da Markeliñek bere lanak Amorebieta-Etxanon aurkeztea, eta aurten ere hala egingo du birtualki izango bada ere. Antzezlana online ikusteko 48 ordu bakarrik egongo dira.

  • Uztailak 16

20:00: JAIETAKO KONTZERTUA ETA JAIETAKO ABESTIAREN AURKEZPENA

Mikel Urdangarin, Onintze, Mikel Inunziaga, KITTU eta TRIKI PIKU trikitilariek kontzertu berezi bat eskainiko dute online.  Zor Hontza jaietako abestiaren ahotsak dira, eta abestia lehenengoz zuzenean, kontzertu berezi honen amaieran entzun ahal izango da.

  • Uztailak 25

20:00: ZORNOTZAKO MUSIKA BANDAREN KONTZERTUA

Musika bandak kontzertua eskainiko du bideoan, beraien errepertorio berria online aurkeztuz.

  • Uztailak 26

10:00 KONTAKATILLU “KATILLUKADAK

Kontakatilluren istorio bat online familientzako ikuskizun honetan, Aitor Ormaetxearen eskutik.

20:00 OIHAN VEGA STREAMING BIDEZ

Oihan Vegaren emankizuna streaming bidez egingo da. Gazteek aukera izango dute zuzenean abestiak eskatzeko, 1.000 lagunera arte egon ahal izango dira plataforman, eta mezuak bidali ahal izango dira ordenagailu, tableta edo telefonoetatik.

  • Uztailak 27

20:00 SOINUTXIKIEREN ERREZITALDIA

Nagore Palaciosek eta bere ikasleek triki eta pandero saio berezia eskaino dute online, Santanatxu egunarekin lotuta auden abestiekin, eta denok ezagutzen ditugun dantzekin, herriko hainbat trikitilariren eskutik.

 

22:00 HIKA TEATROA “TONBOLA”

Hika teatroak bere lan berria online eskainiko digu. Umorea egoera aldrebesetan oinarrituko du, eta mugek banatutako mundu batean bizi den jendearen errealitatea edo muga baten barruan bizi direnena izango du ardatz. Zuzeneko musika eta abestiek irabazlearen poza beteko dute eta, gorputzetik, galtzaileen mina eraikiko dute. Antzezlana ikusteko 48 ordu bakarrik egongo dira.

 


 

Amorebieta-Etxano homenajeará sus fiestas patronales con una programación online con mucho arraigo local

  • La situación sanitaria ha obligado a suspender las fiestas pero el Ayuntamiento no ha querido dejar pasar la oportunidad de hacer un homenaje a estas celebraciones tan importantes para sus vecinos y vecinas.
  • El Ayuntamiento ha diseñado un programa de eventos culturales que se retransmitirán de manera online y que incluye el estreno del último espectáculo de Markeliñe.
  • La programación incluye la presentación del nuevo personaje (Zor hontza) y canción de las fiestas, que interpretan Mikel Urdangarin, Onintze, Mikel Inunziaga, Eider Etxeandia y Soraia Agirregoikoa.
  • El Parque Zerlaieta acogerá una exposición de fotos antiguas de fiestas (desde los años 40).

 

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano se ha visto obligado a suspender sus fiestas por responsabilidad. LaCOVID19 ha obligado al Consistorio a extremar la prudencia y evitar cualquier riesgo de crear focos de contagio. El Ayuntamiento quiere primar la salud de los y las zornotzarras, por lo que pide a la ciudadanía que actúe  con responsabilidad por el bien de todos y todas.

El Ayuntamiento ha diseñado un programa online  con el que homenajeará sus fiestas y a todos sus vecinos y vecinas. Será un programa de marcado acento local.

El Ayuntamiento presentará también Zor Hontza, el nuevo personaje, y la nueva canción de las fiestas patronales. La canción está interpretada por Mikel Urdangarin, Onintze, Mikel Inunziaga, Eider Etxeandia y Soraia Agirregoikoa, que ofrecerán un concierto online para darla a conocer y que también se podrá descargar desde la web municipal.

El Ayuntamiento buzoneará entre todos los vecinos y vecinas información del nuevo personaje festivo y la letra de la canción, para que todo el mundo la conozca bien para las fiestas del año que viene.

Además, y de manera presencial el Consistorio ha organizado una exposición que mostrará fotos antiguas de fiestas desde los años 40, de la antigua banda, las cuadrillas, antiguos programas, concursos, etc. Esta exposición podrá verse en el Parque Zelaieta

La programación online es la siguiente:

  • 15 Julio.

20:00  HOMENAJE

Vídeo homenaje a las personas de Amorebieta-Etxano que han trabajado en primera línea durante esta pandemia. Es una mirada a aquellos colectivos de primera necesidad que tan importantes han sido durante el confinamiento. Una parte de ellos y ellas aparecen en este vídeo que sustituye al pregón.

20:15 TXISTULARIS Y GIGANTES

En vez del desfile que todos los años hacen los txistularis y gigantes por las calles del pueblo, los Txistularis nos ofrecerán algunas canciones, y también podremos ver a los gigantes de forma virtual.

22:00 MARKELIÑE “PSIKE”

Ofrecemos el estreno online del nuevo trabajo del grupo de teatro Markeliñe. Es habitual que Markeliñe presente sus trabajos en Amorebieta-Etxano, y este año no iba a ser menos aunque sea de forma virtual. La obra estará disponible online solo durante 48 horas.

  • 16 Julio

20:00 HORAS: CONCIERTO DE FIESTAS Y PRESENTACIÓN DE LA CANCIÓN DE FIESTAS

Mikel Urdangarin, Onintze, Mikel Inunziaga, KITTU y los y las trikitilaris de TRIKI PIU ofrecerán un concierto especial online. Son las voces de la canción de  fiestas de Zor Hontza, que sonará por primera vez en directo al final de este concierto tan especial.

  • 25 Julio

20:00 HORAS: CONCIERTO BANDA DE MÚSICA DE ZORNOTZA

La Banda de Música ofrecerá un concierto en vídeo en el que presentarán su nuevo repertorio online.

  • 26 Julio

10:00 KONTAKATILLU “KATILLUKADAK”

Una historia de Kontakatillu en este espectáculo para familias, de la mano del grupo de Aitor Ormaetxea online.

20:00 OIHAN VEGA STREAMING

La retransmisión de Oihan Vega se emitirá en streaming. Los y las jóvenes tienen la posibilidad de pedir canciones en directo, podrán estar hasta 1000 personas en la plataforma y será posible enviar mensajes desde sus ordenadores, tabletas y teléfonos.

 

  • 27 Julio

20:00 RECITAL SOINUTXIKIE

Nagore Palacios y sus alumnas y alumnos nos ofrecen una sesión especial de triki y pandero online, canciones relacionadas con el día de Santanatxu, y bailes que todos conocemos de la mano de varios trikitilaris zornotzarras.

 

22:00 HIKA TEATROA “TONBOLA”

Hika teatroa nos ofrece su nuevo trabajo online, basará su humor en situaciones absurdas y se centrará en la realidad de la gente que vive en el mundo dividida por fronteras o dentro de una frontera. La música y las canciones en directo llenarán las alegrías del ganador o ganadora y construirán, desde el cuerpo, el dolor de las personas perdedoras. La obra estará disponible solo durante 48 horas.

www.amorebieta-etxano.eus