EXPOSICIÓN VIRTUAL ‘Open Itinera FIG Bilbao’

OpenItinera

Goraka ari den grafikoari buruzko “Open Itinera FIG Bilbao” erakusketa birtuala ikusgai Zelaieta Zentroan

Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroak goraka doan grafikoari buruzko “Open Itinera FIG Bilbao” erakusketa birtuala inauguratu du. Erakusketa Amorebieta-Etxanoko zentro honen online erakusketa gelan ikusgai egongo da eta estatuko eta nazioarteko 31 artista emergenteren lanak bilduko ditu, Paper gaineko Grabatu eta Artearen Nazioarteko Jaialdiak sustatzen duen Open Portfolio lehiaketan aukeratuak.

Erakusketa ibiltari bat da, eta honen helburua arte garaikidea sustatzea da, bereziki grabatua, eta Bizkaian honen zabalkundea egin, hainbat herritako erakusketa gela eta kultur etxeen bidez.  Erakusketa orain Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroan egongo da, eta hain zuzen ere ekainean, hilabete osoan, ondoko loturan ikusi ahal izango da:  https://www.ametx.eus/es/servicios/zelaieta/salas-de-exposiciones/exposicion-online

FIG Bilbao herritarrei hurbiltzen zaie modu didaktiko eta pertsonalizatuan, erakusketarekin batera lehiaketako zuzendariaren, David Arteagagoitiaren, bisita gidatu batekin. Honek, erakusketan dauden lanak oinarri hartuta, ibilbide bat egingo du, sortzaile hauen lana hobeto ezagutzeko.  Ekimen honetan erakusketako hainbat artistek ere parte hartzen dute, eta bideo laburrak bidali dituzte, beraien tailerretan nola lan egiten duten azalduz. Hain zuzen ere hori da Víctor Ríosek egin duena: bideo didaktiko bat prestatu du grabatuaren oinarrizko teknikak azalduz.

Open Itinerak ondokoen lanak biltzen ditu:Alba Lorente (Zaragoza), Alejandro Pérez Clotilde (Granada), Andrea Alonso (Kantabria), Beata Filipowicz (Polonia), Carlos Ramírez Zorromono (Errioxa), Celia Márquez Guerrero (Mallorca), Claudio Lorenzo (Durango), Concha Ruesga (Huesca), Dorota Ziółkowska (Polonia), Elena Carrasco (Cuenca), Irati Torre (Bilbo), Isabel Carralero (Madril), Jakub Honetschläger (Txekia), Jesús Mateo Brea (Cáceres), Juanjo Ortubia (Bizkaia), Julia R. Gallego (Madril), Lorenzo Davitti (Italia), Lucía Moya (Castelló), Maite Pinto (Bilbo), Manuel Prados Ledantes (León), Manuel Solís (Mexiko), María Luisa Estrada (Mexiko), Martha Muñoz Aristizabal (Mexiko),  Ming yi Chou (Taiwan), Omer Zaballa (Bilbo), Paula Huarte (Nafarroa), Radoslav Kirilov (Bulgaria), Raquel Serrano (Huelva), Sofía Neves (Portugal), Triana Parera (Mexiko) eta Víctor Ríos (Mexiko).


El Centro Zelaieta acoge la exposición virtual ‘Open Itinera FIG Bilbao’ dedicada a la gráfica emergente

El Centro Zelaieta de Amorebieta-Etxano ha inaugurado la exposición virtual ‘Open Itinera FIG Bilbao’, dedicada a la gráfica emergente. La muestra, disponible en la sala de exposiciones online, reúne las obras de 31 artistas emergentes nacionales e internacionales, seleccionados en el certamen Open Portfolio que impulsa FIG Bilbao, el Festival Internacional de Grabado y Arte sobre Papel.

Se trata de una exposición itinerante cuyo objetivo es promover el arte contemporáneo, en especial el grabado, así como fomentar su difusión en Bizkaia a través de salas de exposiciones y centros culturales de diferentes municipios. La muestra estará disponible durante todo el mes de junio en el siguiente enlace: https://www.ametx.eus/es/servicios/zelaieta/salas-de-exposiciones/exposicion-online

FIG Bilbao se acerca al público de una forma didáctica y personalizada, con una visita guiada del director del certamen, David Arteagoitia, que realizará un recorrido a través de las obras expuestas para conocer mejor el trabajo de las y los creadores. La iniciativa cuenta también con la participación de artistas presentes en la exposición que han enviado vídeos cortos en los que aparecen trabajando en sus respectivos talleres, como el de Víctor Ríos, que ha elaborado un vídeo didáctico en el que se explican las técnicas básicas del grabado.

‘Open Itinera’ acoge el trabajo de: Alba Lorente (Zaragoza), Alejandro Pérez Clotilde (Granada), Andrea Alonso (Cantabria), Beata Filipowicz (Polonia), Carlos Ramírez Zorromono(La Rioja), Celia Márquez Guerrero (Mallorca), Claudio Lorenzo (Durango), Concha Ruesga (Huesca), Dorota Ziółkowska (Polonia), Elena Carrasco (Cuenca), Irati Torre (Bilbao), Isabel Carralero (Madrid), Jakub Honetschläger (Rep. Checa), Jesús Mateo Brea (Cáceres), Juanjo Ortubia (Bizkaia), Julia R. Gallego (Madrid), Lorenzo Davitti (Italia), Lucía Moya (Castellón), Maite Pinto (Bilbao), Manuel Prados Ledantes (León), Manuel Solís (México), María Luisa Estrada (México), Martha Muñoz Aristizabal (México),  Ming yi Chou (Taiwán),Omer Zaballa (Bilbao), Paula Huarte (Navarra), Radoslav Kirilov (Bulgaria), Raquel Serrano (Huelva), Sofía Neves (Portugal), Triana Parera (México) y Víctor Ríos (México).