BIDEO LEHIAKETA EUSKARALDIA

Captura de pantalla 2020-11-25 a las 18.36.06

 BIDEO LEHIAKETA EUSKARALDIA

EUSKARALDIA BIDEO LEHIAKETAKO OINARRIAK

GAIA

“EUSKARALDIA: BIZIPENAK EDOTA ESPEKTATIBAK”

Kontaguzu 2018ko Euskaraldian izan zenuen edo aurtengoan izandako bizipenen bat edota aurtengo ediziorako dituzun espektatibak.

 

NORI ZUZENDUTA

16 URTETIK GORAKO AHOBIZI ETA BELARRIPRESTEI ZUZENDUTA.

 

EPEA

BIDALTZEKO AKENENGO EGUNA: AZAROAK 28

 

FORMATOA

BIDEOA: .mp4 formatoan.

IRAUPENA: Gehienez 2 minutu.

HIZKUNTZA: Euskara.

Horizontalean grabatutakoa izan behar da, bestela deskalifikatu egingo da. Gehienezko iraupena gainditzen duten bideoak baztertu egingo dira.

 

NOLA BIDALI

WHATSAPP BIDEZ: 688 836 894
edo
E-POSTAZ: zornotzarrak.euskaraldia@gmail.com

Bidaliko duzuen bideoak ez du kalitate handirik izango, baina parte hartzeko eta ebaluatzeko balio du. Hala ere, GORDE EZAZUE BIDEO ORIGINALA, KALITATE ONEKOA.

 

BIDALI BEHAR DIREN DATUAK

Izen-abizenak
Telefono zenbakia eta e-posta
Euskaraldirako hartutako rola: Ahobizi / Belarriprest Bideoaren izenburua

 

ZER EBALUATUKO DA

Originaltasuna eta edukia/mezua.

 

SARIAK

1. Saria: 300€

2. Saria: 200€

3. Saria: 100€

4. Zozketa parte hartzaile guztien artean: 3 Amorebonoko 3 lote (lote bakoitzak 60€-ko balioa).

Sari banaketa abenduaren 4an 19:00etan egingo da Zelaieta zentroko aretoan. Izena eman behar da bertaratzeko: 688 836 894 / zornotzarrak.euskaraldia@gmail.com “Pausa Digitala” enpresa bideo lehiaketa honen laguntzailea da, eta sarien banaketan parte hartuko du. Horrez gain sari banaketako bideo muntaia ere “Pausa Digitalak” egingo du.

 

EPAIMAHAIA

Euskaraldiko 2 batzordekide / Euskara teknikari 1 / Zinegotzi 1

 

BALDINTZAK

 Bideoa lehiaketa honetarako beren beregi sortutakoa izan behar da.
 Bideoan persona bat baino gehiago agertuko balitz, saritua lehiaketan parte

hartzeko datuak bidali dituena izango da.

 Antolatzaileak ez du onartuko besteekiko errespetu faltaren bat agertzen duen bideorik, ezta gaiarekin ez datorren bideorik ere.

 Aurkezten diren bideoen jabeak bideoen edukiaren erantzule izango dira, eta onartu egingo dute Euskaraldiarekin erlazionatutako zabalkunde publikoa egingo dela (sare sozialak, web gunea etab.).

 Abenduaren 5eko datu pertsonalen babeserako 3/2018 lege organikoan xedatutakoarekin bat, Amorebieta-Etxanoko udalak ohartematen dio parte hartzaileari datu pertsonalen fitxategi bat sortuko duela Euskaraldiko bideo lehiaketarako. Bere ardurapekoa izango da eta xede ditu erabiltzailearekin harremana mantentzea eta kudeatzea. Baldintza orokor hauek onartzerakoan Amorebieta-Etxanoko udalak parte hartzaileen ezinbesteko datu batzuk bildu behar ditu. Parte hartzailea da ematen dituen datuen zehaztasunen eta egiazkotasunaren arduradun bakarra, Amorebieta-Etxanoko udalak horretatik etor daitekeen edozein erantzukizunetatik libre dago. Datu emaileak onartu egiten du Amorebieta-Etxanoko udalak datu hauek hirugarren batzuri uztea, beti ere Euskaraldia ekimenaren xedetarako. Datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, mugatzeko, ezabatzeko, ezeztatzeko eta aurkatzeko eskubidea gauzatu ahal izateko, eskaerak bidali ahal dituzue Amorebieta-Etxanoko udalaren helbide elektroniko honetara lsanz@amorebieta.eus edo posta arruntez herriko plaza z/g, Euskara saila, (48340 amorebieta-etxano) helbidera, erreferentzia moduan LOPD jarriz. Halaber, adierazten zaizu datuen babeserako Espainiako agentzian (AEPD) erreklamazioa jar dezakezula Amorebieta-Etxanoko udalak zuk eskaera egin eta hilabeteko epean erantzunik eman ez badizu. Amorebieta-Etxanoko udalak legez eskatzen diren datu pertsonalen babeserako segurtasun mailak hartu ditu, eta ahaleginak egiten ditu bere esku dauden gainerako neurri eta baliabide teknikoak jartzeko. Ez dadin gertatu emandako datu pertsonalak galdu daitezela, oker erabili daitezela, alda daitezela, baimenik gabe erabil daitezela edo lapurtu daitezela. Erabiltzaileak parte hartzen badu, adierazten du datu pertsonalen baldintzen gaineko informazioa eman zaiola, eta onarpena eta baimena ematen dituela Amorebieta-Etxanoko udalak datu pertsonalen tratamendu automatizatua egin dezan.