AMOREBONO – 2ª CAMPAÑA

image

Amorebonobigarren kanpaina uda aurretik hasiko da, parekorik ez duen inbertsio batekin

  • Amorebieta-Etxanoko Udalak 285.000 euro inbertituko ditu oraingoan (20.000 lehenengo edizioan), herriko negozioek osasun eta ekonomia larrialdiarengatik bizi duten egoera zaila arintzeko.
  • Uda hastear dagoen honetan, 57.000 bono salgai jarriko dira.Kanpaina abendura arte luzatuko da eta milioi bat euro baino gehiagoko eragin ekonomikoa izango duela aurreikusten da.
  • Gaurtik aurrera Amorebieta-Etxanoko negozio guztiek izena eman ahal izango dute, beraien jarduera edozein delarik ere.

Amorebieta-Etxanoko Udalak herriko kontsumoa suspertzeko sekula egin den kanpainarik handiena martxan jarri du, milioi bat euro baino gehiagoko eragin ekonomikoa izango duena.  Amorebono 2020uda aurretik dator eta 285.000 euroko inbertsio batekin egingo du. Iazko edizioarekin alderatzen badugu, %1.325 gehiago.

Inbertsioa polito handitzeaz gain, Udalak kanpainaren iraupena luzatu du. Horrela, Amorebonoren bigarren edizioa uda aurretik hasiko da eta abendura arte luzatuko da, herriko negozioek COVID-19ak eragindako osasun eta ekonomia larrialdiarengatik bizi duten egoera zaila arintzen laguntzeko

Zehazki, 57.000 bono jarriko dira salgai, 2019an baino 30 aldiz bono gehiago, orduan 2.000 bono atera baitziren.

Parte hartu nahi duten negozioek gaurtik aurrera izena eman ahal izango dute. Horretarako, izena emateko orria eskatu beharko dute posta elektronikoz sustapena@amorebieta.eushelbidean edo aurrez aurre, Amorebieta-Etxanoko Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuak horretarako prestatuko duen bulegoan (Urbano Larruzea kaleko bulego teknikoaren etxabeak), astelehenetik ostiralera 07:30etik 15:00etara.

Kanpaina honetan parte hartzeko aukera izango dute merkatariek, ostalaritzak eta lehenego sektoreak, eta baita parte hartu nahi duten Amorebieta-Etxanoko negozio guztiek, jarduera edozein delarik ere, 10 langile baino gehiago ez badituzte.

Datozen egunetan, aurrekaririk ez duen kanpaina honen berri emango zaie Amorebieta-Etxanoko herritar guztiei. 20 euroko balioa duten bonoak erosi ahal izango dira eta 2020ko abenduaren 15era arte trukatu ahal izango dira. Kontsumitzaileek 15 euro ordainduko dituzte bonoko eta gainontzeko 5 euroak Amorebieta-Etxanoko Udalak ordainduko ditu.

Amorebono 2020kanpainaren bidez, Amorebieta-Etxanoko Udalak herriko sare ekonomikoa sostengatzeko bere konpromisoa agertu du berriro ere.


La segunda campaña de Amorebono comenzará antes de verano con una inversión sin precedentes

  • El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano invertirá 285.000 euros frente a los 20.000 de la primera edición, para paliar la difícil situación que atraviesan los negocios zornotzarras debido a la emergencia sanitaria y económica.
  • Coincidiendo con la llegada del verano se pondrán a la venta 57.000 bonos. La campaña se prolongará hasta diciembre y se espera un impacto económico superior al millón de euros.

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano lanza una campaña de dinamización del consumo local. ‘Amorebono 2020’ llega antes de verano y lo hace con una inversión de 285.000 euros, un 1.325% más respecto a los 20.000 euros de la pasada edición.

Además de aumentar considerablemente la inversión, el Ayuntamiento también ha incrementado la duración de la campaña. Así, la segunda edición de Amorebono se adelantará al verano y se prolongará hasta diciembre, para contribuir a paliar la difícil situación que atraviesan los negocios zornotzarras como consecuencia de la emergencia sanitaria y económica provocada por el COVID-19.

Concretamente, se pondrán a la venta 57.000 bonos, una cantidad casi 30 veces superior a la de 2019, cuando salieron a la venta 2.000 bonos.

Los negocios interesados en participar, podrán apuntarse a partir de hoy solicitando la hoja de inscripción vía email en sustapena@amorebieta.euso presencialmente en la oficina que el Servicio de Atención Ciudadana del Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano habilitará al efecto (bajos de la oficina técnica ubicada en la calle Urbano Larruzea) de lunes a viernes de 7:30 a 15:00 horas.

La campaña está abierta tanto al comercio, la hostelería y el primer sector, como a todos los negocios de Amorebieta-Etxano que deseen participar, independientemente de su actividad, si bien su plantilla no podrá ser superior a 10 personas.

En los próximos días, se informará a las vecinas y vecinos de Amorebieta-Etxano de todos los detalles de esta campaña sin precedentes, en la que se podrán adquirir bonos por valor de 20 euros que podrán canjear hasta el 15 de diciembre de 2020. Las y los consumidores abonarán 15 euros por bono y los 5 restantes los aportará el Ayuntamiento zornotzarra.

A través de la campaña ‘Amorebono 2020’, el Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano vuelve a demostrar el compromiso con el sostenimiento del tejido económico del municipio.