Amorebieta-Etxanon hiru auto erre dituen sutea itzali da / Sofocado el incendio que ha calcinado tres coches en Amorebieta-Etxano

Kalte pertsonalik eragin ez duen arren, sugarrek kalteak eragin dituzte alboko eraikin baten fatxadan.

Ertzaintza sutea zerk eragin duen aztertzen ari da.

Goizaldean hiru auto erre dira Amorebieta-Etxanoko Bizkargi kalean. Sutea zerk eragin duen argitu nahian dabil Ertzaintza. Edozelan ere, suteak ez du kalte pertsonalik eragin.

Gertakaria goizaldeko laurak inguruan jazo da, oraindik ezagunak ez diren eta aztertzen ari diren arrazoiengatik, bertan aparkatuta zeuden hainbat ibilgailu sutan egon direlarik.  Ez dago zauriturik baina auto hauen alboan dagoen eraikin batean kalte materialak eragin dira.

Suhiltzaileak, udaltzainak eta Ertzaintza bertaratu dira eta berehala itzali dute sutea. Tokia inguratu egin da prebentzio-neurri gisa.

No hay que lamentar daños personales aunque las llamas han provocado daños en la fachada de un edificio colindante

La Ertzaintza investiga las causas por las que se ha producido el incendio

Tres coches han resultado calcinados esta pasada madrugada en la céntrica calle Bizkargi Amorebieta-Etxano a causa de un incendio que está investigando la Ertzaintza y que no ha provocado daños personales.

El suceso ha ocurrido alrededor de las 4 de la madrugada cuando por causas que se investigan, varios vehículos estacionados en la zona han comenzado a arder. No ha habido que lamentar heridos aunque sí se han producido daños materiales en el edificio cercano a los coches afectados.

Hasta el lugar se han desplazado efectivos del cuerpo de bomberos, Policía municipal y Ertzaintza que han sofocado rápidamente el incendio aunque como medida de precaución se ha acordonado la zona.